Sexu harremanak gaztetzen
16 urterekin, batez beste, izaten dituzte lehen sexu harremanak EAEko gazteek. Hala dio, behintzat, EHUko psikologo talde batek eginiko ikerketak. 2006ko datuekin alderatuz, urte bete egin du behera batez besteko adinak. Ikerketak, gainera, beste hainbat xehetasun ere eskaini ditu: hamabost eta 22 urte bitarteko neska-mutilen artean kondoia da espero gabeko haurdunaldiak eta eritasunak ekiditeko antisorgailu erabiliena.