'Sexu eta Ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak'

'Sexu eta Ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-eta-ugalketa-eskubideak-eskubiderik-gizatiarrenak/@@download/image/20121274404medicusmundi.jpg
2012/12/13
berria
'Sexu eta Ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak'
Donostiako Unibertsitate Ospitalean bihar –urtarrilak 28– hasi eta otsailaren 12ra bitarte medicusmundi gipuzkoak antolatutako 'Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak' erakusketa ibiltaria izango da ikusgai.


Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren laguntzarein eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuta, erakusketaren helburu nagusia sexu eta ugalketa Eskubideak munduan bizi duten egoeraz biztanleak sentsibilizatzea da, emakumea erakusketaren protagonista bilakatuaz.
Herrialdearen garapenerako eta generoaen arteko berdintasuna lortzeko, eskubide horiek bermatzea nahitanahiezkoa  dela azpimarratzen du erakusketak eta horretarako mundu mailako panorama aurkezten du hamaika panelen bitartez, sexu eta ugalketa eskubideen hurbilketa bat eginez.
Gipuzkoako udalerri gehiagotara ere iritsiko da erakusketa ibiltaria urte bukaerara bitarte. Besteak beste, Irun, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Tolosa, Beasain, Arrasate, Zumarraga eta Mendaron ikusgai izango da.