Sexu aldaketaren arriskuak

Sexu aldaketaren arriskuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-aldaketaren-arriskuak/@@download/image/50p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Sexu aldaketaren arriskuak
Ahmad izeneko gaztea Saudi Arabiako familia aberats bateko senidea da. Bere aita hil zenean, Ahmadek herentzia oparoa jaso zuen, baina herentzia hori arriskuan ikusi du bere senideek aurkeztutako demanda baten ondorioz. Herentziako dirua jasotzerakoan, Ahmadek sexu-aldaketa egitea erabaki zuen, eta senideak aldaketa horretaz baliatu ziren demanda aurkezteko. Saudi Arabiako legeen arabera, emakume batek gizonari dagokion herentziaren erdia jaso dezake soilik. Senideek Ahmadi herentziaren erdia kentzeko eskatu zioten epaileei, orain emakumea dela argudiatuz. Azkenean, epaia Ahmaden aldekoa izan da. Gaur egun emakumea den arren, gizona zenean jasotakoa mantenduko du.