Sexmonia, sexuaren somnanbuluak

Lo zaudete, eta bat-batean ondoan duzuen horrek esnatu egiten zaituztete, lizun eta bero. Hurrengo egunean, ez du ezer gogoratzen. Gertatu al zaizue inoiz? sexuaren somnanbuluak dira, eta lo-ibiltarien antzera, ez dira kontziente egiten ari direnaz. Adi, uste baino jende gehiagori gertatzen baitzaio; beharbada zuri ere?
Loaren nahasmen horrek sexmonia izena du, eta nahiko ohikoa da. Somnanbuluei gertatzen zaien moduan, REM fasera iritsi aurretik gertatzen da hau, oraindik muskuluak geldi ez dauden unean. Hala, ibiltzen hasi beharrean, sexmonia dutenek masturbatu edo ondokoarekin oheratzen saiatu daitezke. Halako portaerak ekiditeko, garrantzitsua da ez egotea estres egoeran, eta alkoholak eta drogek ere, ez dute laguntzen.
Eta zer egin dezakegu gure ondokoak sexmonia badu? Zuen gogoen arabera; une horretan gogoz bazaudete, segi aurrera!