Seriesland-en zazpigarren jaialdia Bilbon

Seriesland-en zazpigarren jaialdia Bilbon Munduko websail berrienak izango dira ikusgai zuzenean zein streaming bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seriesland-en-zazpigarren-jaialdia-bilbon/@@download/image/Satellite-1.jpg
2021/10/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Munduko websail berrienak izango dira ikusgai zuzenean zein streaming bidez.
Seriesland-en zazpigarren jaialdia Bilbon

Seriesland Bilboko websailen jaialdiaren zazpigarren edizioa atzo jarri zuten martxan eta programa zabala eskainiko du egun hauetan: lehiaketako websailen 40 ordu streaming bidezko zuzeneko proiekzioetan, hogei bat hitzaldi, mahai inguru, jendaurreko hizketaldi, gala eta kale jarduera...  Jaialdiaren helburuak lehiaketa nazioartean sendotzea eta Interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako topagunea izatea dira.

Lehiaketako 120 websailetan, herrialde hauetako ekoizpenak nabarmentzen dira: AEB, Kanada, Errusia, Australia, Alemania eta Erresuma Batua. Europako beste leku batzuetako lanak ere ikusi ahalko dira, baita Hego Ameriketakoak eta Ekialde Urrunekoak ere. Ezohikoak diren herrialdeetako lanak ere badira, hala nola Kazakhstan, Israel, Singapur, Vietnam eta Polinesia Frantsesa.

Bertako websailek ere izango dute tokia jaialdian eta Basqueguna ere egingo dute, herrialdeko ikus-entzunezkoen industriari emana. Egun horren asmoa etxeak eta eduki sortzaileak elkartzea izaten da,  hau da, profesionalak, enpresak eta sormena bateratzea.

Egitarauko jarduera guztietara doan sar daiteke baina aurretik erreserba egin behar da.

Iaz, lehiaketako websailen 120.000 ikustaldi lortu zituen jaialdiak, eta jardueretan zuzeneko 3.000 jarraipen erregistratu zituen sakelakoaren nahiz ordenagailuaren bitartez; horrekin batera, milioi erdi ikustaldi inguru izan zituen webgunean eta sare sozialetan.