Serah Small hockey jokalariaren amatasun lezioa

Serah Small hockey jokalariaren amatasun lezioa Birala bihurtu da haurrari bularra ematen ateratako argazkia. Zer iruditzen zaizu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/serah-small-hockey-jokalariaren-amatasun-lezioa/@@download/image/15224972347877.jpg
2018/04/03
albiste-laburra
Birala bihurtu da haurrari bularra ematen ateratako argazkia. Zer iruditzen zaizu?
Serah Small hockey jokalariaren amatasun lezioa

Serah Small izotz hockey jokalaria da, eta baita irakaslea ere. Eta gainera, ama da. Kanadako Grovedale Vipers taldeko partidua amaitu ondoren, Smallek bularra eman zion bere haurrari aldageletan, eta taldekide batek argazkia atera zion.

 

Sare sozialetan birala bihurtu da argazkia; babes eta zorion mezu ugari jaso ditu Smallek, bularra ematea erabat naturala dela eta edozein leku eta une ona dela erakusteagatik. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?