Sentimendu eta emozioetatik sortu da Ken Zazpiren lan berria

Sentimendu eta emozioetatik sortu da Ken Zazpiren lan berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sentimendu-eta-emozioetatik-sortu-da-ken-zazpiren-lan-berria/@@download/image/201010283457Kenzazpi.jpg
2012/12/13
berria
Sentimendu eta emozioetatik sortu da Ken Zazpiren lan berria
Ken Zazpik Ortzemuga begietan diskoa kaleratu du, Elkar argitaletxearekin. Gernikarrek bi txandatan grabatu dute; aurreneko kantak duela urtebete grabatu zituzten eta besteak, azken hilabeteetan. Disko honetan ere Rafa Sardina AEBetako teknikari ezagunaren laguntza izan dute.

"Gure lanik landuena da ", esan du Gernikako seikotearen buru den Eñaut Elorrietak. Besteak beste, Joseba Sarrionaindiak, Jon Maiak, Maialen Lujanbiok eta Julen Gabiriak kolaboratu dute diskoan.
Ken Zazpik berehala ekingo dio diskoa aurkezteko birari.