Sensis condoms

Kondoia behar bezala jartzea benetako buruhaustea izaten da zenbaitetan. Are gehiago berotasuna, presa, pasioa eta eszitazioa nahasten direnean. Beau Thompon izeneko gazteari nahi baino gehiagotan gertatu zaio, antza, eta erremedioa jarri dio: Sensis condom izeneko preserbatiboa asmatu du, goma azkarrago eta errazago jaitsi ahal izateko plastikozko bi tira dituena, bat albo bakoitzean. Berezko konpainia ere sortu du eta Malasiatik ekarritako latex mota berezi batekin ekoizten ditu kondoiak.