Sendagai frogak

50.000 bat lagunek hartu zuten parte sendagai berrien ondorioak aztertzeko asmoz 80ko hamarkadan Alemaniako Errepublika Demokratikoan Bayern, Schering eta Pfizer gisako enpresa farmazeutiko handiek egin zituzten frogetan. Errepublikaren egoera ekonomiko kaxkarra baliatuz eta herritarrak jakinaren gainean jarri gabe, enpresa hauek 450.000 euro ordaintzen zizkioten orduko Gobernuari frogak egiteko baimenaren truke.