Semea berandu etxera

Semea berandu etxera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/semea-berandu-etxera/@@download/image/89p10carabini.jpg
2012/12/13
berria
Semea berandu etxera
Siziliako Caltagirone herriko emakume batek etxeko giltzak kendu zizkion semeari, eta ondoren, poliziarengana jo zuen, semeari etxera berandu iristeagatik errieta egin ziezaioten. Pasadizoak oihartzun handia izan du, semeak 61 urte dituelako! Ama eta semeak, batak eta besteak, zer esan zioten poliziari? Gizonaren bertsioa, hauxe: amak ez diola ateratzen uzten. Amarena, aldiz, semeak errespetua galdu diola, eta arratsaldea non pasatu duen esan gabe, oso berandu iristen dela.