Sekula bai! komedia korrika dator

Sekula bai! komedia korrika dator https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sekula-bai-komedia-korrika-dator/@@download/image/2011288714sekulabaiKorrikaBilbo.jpg
2012/12/13
berria
Sekula bai! komedia korrika dator
Hilaren 17an, Bilboko Alondegian, Itziar Lazkanok zuzendutako antzezlana estreinatuko dute Korrika Kulturalean. Langabezian dauden bost aktoreren larruan ariko dira eszenatokian aktoreak.

Besteak beste, Hollywoodeko filmak Euskal Herrian errodatuz gero, nolakoak izango liratekeen erakutsi eta Forrest Gump pertsonaia euskal politiko batean oinarrituta dagoela agerian utziko dute Galder Perezek (Glu-glu antzerki taldea), Lander Otaolak (Sukalde kontuak eta La maquina de pintar nubes filmak), Mikel Losadak (Kutsidazu bidea, Ixabel), Eduardo Gabiñak (urteak daramatza Yoguringa Borova pertsonaia gorpuzten) eta Loli Astorekak (Aupa Etxebeste! eta Sukalde kontuak filmak, Goenkale telesaila...).

Martxoan, Hernanin, Gasteizen eta Eibarren taularatuko dute eta apirilean, Gernikan eta Erandion. Sarrerak bost eurotan daude salgai.