Sekretuak airera!

Sekretuak airera! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/02/04
berria
Sekretuak airera!
Polizia-dokumentuekin eginiko konfetiaren kasua ikertzen ari dira New Yorken. Thanksgiving Day eguneko desfilea ikustera hurbildu ziren hiritarrek gerora adierazi dutenez, karrozetatik jaurtiki zuten konfetietan Gizarte Segurantzako zenbakiak eta auto lizentziak irakur zitezkeen. Antza, Long Island auzoko polizi artxiboak ziren. Berandu iritsi da salaketa, baina heldu diote.