Seijiro Murayama: "Entzutea da gakoa"

Seijiro Murayama perkusionista, bateria jole eta konposatzaile japoniarra da. 1982az geroztik, musika inprobisatua jorratzen dihardu. Euskal Herrian izan da hainbat tailer gidatzen, eta tartetxo bat lapurtu diogu.
Musikatik harago doan ibilbidea proposatzen du Murayamak. "Arte performatiboaren espazioa eta denbora landuko ditugu. Bat-batekotasunaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatuko dugu, esperientzia horren eskutik nork bere hizkuntza garatu eta orain arte ezagutu gabeko eremuan sartzeko", dio japoniarrak gidatutako ikastaroetako baten aurkezpen orriak. Ez da mezu irensterraza, eta gure galderekin jasotako erantzunak ere ez dira halakoak, artista berezi honen ikusmoldea eta praktika arras aldentzen baitira ohikotik. Bakarka nahiz beste diziplinatako profesionalekin elkarlanean, Seijiro Murayamaren jardunak ematen duen emaitza ez da sekula bitan errepikatzen.
Inprobisazioaren defendatzaile, predikatzaile eta praktikantea zara. Ze ekarpen egiten dio honek artista bati?
Ene! Niri buruz diozun hori gehiegi esatea dela iruditzen zait. Gutako bakoitzak nahi duena egin beharko luke musikan bezala gainerako esparruetan ere, dagokigun ardurarekin, noski. Jarrera hori edukitzea funtsezkoa eta ezinbestekoa da artista izan edo ez izan baino lehen, inprobisazioa egin edo ez egin aurretik. Dena dela, artista baino gehiago, outsidera naiz ni, Berlinen bizi den japoniarra. Guztia, azken batean, nire bizitza inprobisatu izanaren emaitza da, oso outsidera izan bainaiz nonahi. Inprobisazioarekin edo inprobisatuz egiten dut lan, eta nire hausnarketak edo ikuskerak besteenekin aurkitu daitezen nahi dut, izan kontzertu formatuan ala ikastaro modura. Bat-batekotasunak omnidirekzionala izaten irakatsi dit, eta nire bizitza aberastu du.
Nola landu daiteke inprobisazio gaitasuna? Landu eta inprobisatu. A priori, termino kontrajarriak dirudite.
Ez dakit gaitasun kontzeptua erabiltzea egokia ote den. Izan ere, guztiok inprobisatzen dugu bizitzan, eta denok dakigu zer edo zer honi buruz. Agian bat-batekotasun ez idiomatikoa berbalak ez diren esparruei dagokiena: musika, dantza, irudigintza... arrotzagoa zaigu, baina hitzezko inprobisazioa eguneroko kontua da. Seguru aski, hitzez inprobisatzeko gaitasuna irabazten dugun hein berean galtzen dugu hitzik gabe inprobisatzearen bizitasuna; eta, horregatik, komeniko litzateke lantzean behin lehenengoa estaltzea bigarrena birdeskubritzeko. Dena dela, aske izan nahi badugu, aske izaterik baldin badugu behintzat, biak aktibatzea komeni da.
Sortzaileek hartzaileekin duten harremana ere ekarri nahi duzu lehen planora. Nolakoa izan beharko luke zure aburuz?
'Hartu eta eman' motako harremanak, 'begiratu eta begiratua izan' gisakoak, 'entzun eta entzuna izan' harremanak... problematikoak dira. Eta, arazoak daudenean, konponbidea bilatu behar! Dudarik gabe, elkar ulerkuntzaren oinarria entzutea da.
Musikaren kasu zehatzean, isiluneen indarraz eta hauek egoki erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi duzu.
Agian neurriz kanpokoa irudituko zaizu, baina niri isiltasuna modu antologikoan interesatzen zait, eta honi lotuta, entzute aktiboa ere bai. Isiltasunari arreta eskaintzeak eta isiltasuna erabiltzeak izan beharko luke musika sorkuntzaren indar eragilea, helbururik gabeko soinua sortzea arbuiatuz.
Komentatzen ari garen hau guztia artista bakar batengan aplikatzeak zaila badirudi (eskema zahar eta sustraituak apurtzen dituelako), are konplikatuagoa izango da dimentsio kolektiboan aplikatzea; dantza konpainia batean, musika banda batean edo performance talde batean adibidez.
Eta zer?! Zailtasunik gabe ez dugu lanik egiten... barrez. Hala ere, gauza bat esango dizut: nik ezin dut dimentsio pertsonalaz eta kolektiboaz modu bananduan pentsatu.
Horretan arrazoi duzu. Zuk, endogamiatik ihes egin nahian, dokumentalgintza, argazkigintza, dantza, diseinu... munduko profesionalekin kolaboratzen duzu. Zergatik da aberasgarria diziplinartekotasuna?
Arestian planteatzen zenidan galderarentzat ere balio du erantzun honek, izan ere, dudarik gabe, entzutea da gakoa; entzutea zentzu zabalenean ulertuta: zeure burua bestearengana hurbilduz eta bueltan etorriz. Bestea topatzea, azken batean. Bere erritmoa asimilatzen saiatzea, beste bat sortuz, aldez aurretik finkatutako helmugara zertan heldu gabe. Denbora eta espazioa konpartitu behar ditugu, baita hauetako bakoitzaren berezitasunak ere.