Sei gazte protagonista izango dituen 'Abiapuntua' saioa datorren astetik aurrera

Sei gazte protagonista izango dituen 'Abiapuntua' saioa datorren astetik aurrera Gizartearen aurreiritziak islatuko ditu programak, sei gaztek biziko dituzten esperientzien bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sei-gazte-protagonista-izango-dituen-abiapuntua-saioa-datorren-astetik-aurrera/@@download/image/20220112134826_abiapuntua-gazteak_foto610x342.jpg
2022/01/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gizartearen aurreiritziak islatuko ditu programak, sei gaztek biziko dituzten esperientzien bitartez.
Sei gazte protagonista izango dituen 'Abiapuntua' saioa datorren astetik aurrera

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 19an, Abiapuntua saioa estreinatuko du ETB1ek, Xabier Madariagak aurkeztuta. EITB-ek jakinarazi duenez, "ohartu ez arren, oraindik ere badiren aurreiritziak islatuko dituen saioa izango da, gure benetako uste eta sinesmenen inguruko test soziala": "Arrazistak gara? Homofoboak? Berdin tratatzen ditugu pertsona guztiak? Preso ohiak, aniztasun funtzionala, homosexualitatea, arraza ezberdinak edota zahartzaroa, modu naturalean onartzen ditugun errealitateak al dira? Edo, tolerante eta irekiak garela pentsatzen dugun arren, aurreiritziekin jokatu eta gure inguruko pertsonak kategoria ezberdinetan sailkatzen ditugu?". 

Saioak gai bat landuko du asteazkenero, sei gazte protagonisten bizipenen bitartez. Janire Matilla, Andoni Andueza, Maider Uribarri, Gorka Basterretxea, Lorea Iribar eta Joseba Loyarte izango dira esperimentu sozial honetako partaideak, eta binaka arituko dira. Eurentzat "ezohikoak diren egoera eta errealitate desberdinak bizitzeko aukera" izango dute gazteek. Saioaren helburua "gure aurrean ispilu bat jartzea" izango dela aurreratu dute, eta "gazteek biziko dituzten esperientziak gure aurreiritzi sozialen isla" izango direla. 

Xabier Madariaga aurkezleak gaia aurkeztuko du atal bakoitzaren hasieran, eta gazteei jarraibideak emango dizkie. Astero aldatu egingo ditu bikoteak eta, 48 orduz, dagokien errealitatera bidaliko ditu. Bizipen horien ostean, sei gazteak elkartu egingo dira berriro; bizipenen inguruko gogoeta egingo dute, sentitutakoa partekatuko dute eta ondorioak aterako dituzteGainera, esperimentua sare sozialetara eramango dute astero, eta jorratu den gaiari buruzko inkesta egingo dute.