Secret Youth

Secret Youth https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Callisto
166.zenbakia
Secret Youth
Finlandiarrek doinu lasai eta samurretara jo dute euren laugarren lan luze honetan. Post-metalaren esparruan hamar urte baino gehiagoko esperientziak bermaturik, urratu gabeko ahotsek ere genero honetan euren lekua dutela erakutsi digute. Aipagarria da Jani Ala-Hukkala abeslariaren ekarpena, disko osoan zehar taldearen izaera mantenduz eta teknika paregabeko musika tresnen gainetik gailenduz. Instrumentu apaindura konplexuek izugarrizko izaera progresiboa ematen diote musikari, aipaturiko ahotsak lagundurik, aspaldian faltan botatzen genuen originaltasun puntua lortuz.