Sebastian Piñera, La Monedan

Sebastian Piñera, La Monedan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sebastian-pinera-la-monedan/@@download/image/2010243965santiago_de_chile.jpg
2012/12/13
berria
Sebastian Piñera, La Monedan
Santiago Txileko hiriburuan dago Errepublikako presidentearen egoitza, La Moneda jauregia. Hori izango da datozen urteetan Sebastian Piñeraren etxebizitza, izan ere, eskuin alderdiko presidentegaiak irabazi ditu hauteskundeak. Demokrazia Txilera itzuli zenetik, hau da 1990tik, lehenengo aldiz gailendu da eskuina. Lehia estua izan du Piñerak zentro-ezkerreko alderdiko Eduardo Freirekin, orain arteko presidentearekin alegia. Bigarren itzulian, botoen %51,61 eskuratu ditu Piñera enpresaburu dirudunak. Freik, kiroltasunez, haren oinordekoa zoriondu du. Parlamentuan eztabaidak ez dira horren goxoak izango, ziur.