Scroll bertikala Instagrameko stories-etan

Scroll bertikala Instagrameko stories-etan TikTok-en formatua imitatzea erabaki du sare sozialak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/scroll-bertikala-instagrameko-stories-etan/@@download/image/1_VmdW46wu6RUHni0HRiVlQg.jpeg
2021/02/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

TikTok-en formatua imitatzea erabaki du sare sozialak.
Scroll bertikala Instagrameko stories-etan

Instagram sare sozialen errege izan nahi du, eta horretarako, ez du inguruko sareak imitatzeko beldurrik; hala, TikTok bere lehiakide gogorrenak eskaintzen duen aukeretako bat imitatzea erabaki du, eta hemendik aurrera, stories batetik bestera igarotzeko scroll-a (behatz mugimendua) bertikala izango da horizontala beharrean.

TechCrunch-en argitaratu dutenez, TikTok imitatzeko saiakeran pauso berria ematea erabaki du Instagramek, scroll bertikala jarriz; hau dagoeneko existitzen da Reels-etan, Instagrameko bideo azkarretan (TikTok imitatzeko beste saiakera). Oraingoz, scroll bertikala Instagrameko app-aren iturri kodean agertu da soilik, baina laster ohitu beharko gara hatza ezker eskuin mugitzetik gora eta behera mugitzera.