Scratxe Underground Brasil jaialdia, maiatzean Gasteizen

Scratxe Underground Brasil jaialdia, maiatzean Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/scratxe-underground-brasil-jaialdia-maiatzean-gasteizen/@@download/image/2012574701scratxe_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Scratxe Underground Brasil jaialdia, maiatzean Gasteizen
Datorren aste osoan zehar Scratxe Underground Brasil jaialdi txikia egingo dute Gasteizko Montehermoso kultur gunean. Tailerra, hitzaldia eta performanceak egingo dituzte, eta gorputza, irudia eta botere-harremanak izango dira topaketen gaiaren hiru adar nagusiak. Brasilgo eta Gasteizko artisten arteko lotura sortzea da, bereziki, ekimenaren helburua.

Artista brasildar hasiberrien eksutik zortzi dantza eta performance ikuskizun egingo dituzte maiatzaren 18 eta 19an, ostiral eta larunbatez, hain zuzen. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte, eta iluntzeko 19:00etatik 23:00ak bitarte luzatuko dira, lau ikuskizun egun bakoitzeko. Gorputzaren, irudiaren eta guzti horiekin loturik dauden botere-harremanen irudikapenak ikusgai izango dira taula gainean, bataz beste, 30 eta 40 minutu inguru iraungo duten ikuskizunetan.

Dena den, asteburura heldu aurretik, astelehenetik ostegunera bitarte, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, Sorkuntza artistikoa eta kritikoa dantzan eta performancean izeneko tailerra egingo dute. Hamabost lagunek izango dute bertan parte hartzeko aukera, eta izena emateko epea ostiral honetara bitartekoa da, maiatzak 11, alegia. Horretarako hemen sartu behar duzue, eta izen-emate fitxa bete sotean, eskaneatu eta fdfperformance@gmail.com helbidera bidali.

Bestetik, Artea politika gisa lelopean, hitzaldia eta eztabaidan izango dira maiatzaren 19an, larunbata, eguerdiko 13:30etan. Kasu honetan ere sarrera librea izango da, lekua bete bitarte.

Tailerra


Zazpi artista gonbidatuk beren sorkuntza-estrategiak modu kolektiboan partekatuko dituzte, eta parte hartzaileek berauek probatu eta ikertu ahal izango dituzte. Besteak beste, dantza garaikidea, bideoartea, performancea, ekintza artea eta idazketa performatiboa landuko dituzte.
Tailer praktikoa izango da nagusiki, eta hainbat sarrera eta eztabaida teoriko eta kontzeptual ere izango ditu. Lau egunen ostean, garatutakoaren azalpen publikoarekin emango zaio amaiera, ekintza, instalazio eta testuen bidez.

Performanceak


Ostirala 18
Maria Augusta Barbara: Mab Cardoso ikuskizuna
Giltanei Almorim eta Olga Lamas: No ikuskizuna
Carolina Facäo: Juego de los siete errores o un estudio para Gisele
Paula Carneiro: Para el Héroe – Experimentos sin ningun cracter: cuerpo sobre papel

Larunbata 19
Paula Carneiro: Fluido sobre TV
Aldren Lincoln: Pau Brasil
Giltanei Amorim: Inbox
Laura Pacheco: Desplante (una vez mas)