Scary Movie 3 *

Tom-en basetxearen inguruko lurretan agertu diren zirkulo misteriotsuak ikertzen ari dela, ezuste ezatsegin batekin egingo du topo Cindy xaloak. Orpheus-ek ere iragarpen harrigarriak egingo dizkio. Itxura denez, Cindy "aukeratua" izan da, eta munduaren jabe egin nahi duten extralurtarren aurkako borrokan bere laguntza ezinbestekoa izango zaio AEBetako presidenteari. Pamela Anderson eta Jenny McCarthy pneumatikoek, berriz, arazo dezente izango dituzte bideo zital batekin. Atal honetan, Eminem ere ez da falta. Ezta Michael Jackson ere. Signs, Matrix, The Ring, The Others eta beste hainbat film ezagunen parodia zoroa egiten du Zuckerrek komedia politikoki ez zuzen honetan. Umorea absurdua da. Filma, berriz, kaskarra.