Saunan errege

110 graduko tenperatura 3 minutu eta 46 segunduz jasan du Munduko Sauna Txapelketa irabazi duen finlandiarrak. Timo Kaukonen du izena eta hamaika herrialdetako 150 parte-hartzaileren artean gailendu da. Heinola hirian hamar urte daramatzate lehiaketa hau antolatzen, Finlandiak tradizio handia baitu halako norgehiagoka bitxietan. Bertan asmatu zuten, adibidez, sakelako telefono jaurtiketa. Benjondeiela!