Saudi Arabiako emakumeek gizonezkoen baimenen beharrik gabe bakarrik bidaiatu ahalko dute

Saudi Arabiako emakumeek gizonezkoen baimenen beharrik gabe bakarrik bidaiatu ahalko dute Honetarako Sharia-ren aurrean Lege prozedura aldatu zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saudi-arabiako-emakumeek-gizonezkoen-baimenen-beharrik-gabe-bakarrik-bidaiatu-ahalko-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2021-06-24 a las 7.56.43.png
2021/06/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Honetarako Sharia-ren aurrean Lege prozedura aldatu zen.
Saudi Arabiako emakumeek gizonezkoen baimenen beharrik gabe bakarrik bidaiatu ahalko dute
Saudi Arabian beraz, modu ofizialean, emakume ezkongabeek, bananduek, modu independenteak bizi direnek edo alargunek ez dute aitaren edo gizonezko tutore baten baimenik beharko bakarrik bidaiatzeko. 
 
Saudi Arabiako epailetzak Sharia-ren aurrean Lege Prozedurako 169. artikuluko B parrafoa ezabatu zuen. Ezabatutakoak zioen emakume heldu ezkongabe, banandu edo alargunak gizonezko tutore baten mende egon beharra zutela. 
 
Ezabatutako parrafoaren ordez testu legal berri bat gehitu zen: “emakume heldu batek eskubidea du non bizi aukeratzeko. Emakumearen tutoreak bera salatu dezake soilik delitu bat egin duela frogatzerik baldin badu”. 
 
2020ko uztailean Mariam Al Otaibi, 32 urtekoak, borroka legal batean akats historiko bat irabazi zuen bere familiaren aurka, zeinak bakarrik bizi eta bidaiatzeagatik salatu zuen. Mariam-ek prozesu legala irabazi zuen eta tribunalak esan zuen eskubidea zuela non bizi erabakitzeko. 
 
Modifikatutako legeagatik aurretik kondenatutako emakumeak ez dira behartuak egongo euren familiarekin edo gizonezko tutorearekin itzultzera, eta hemendik aurrera, bertako emakume guztiek, inori kontuak eskatu gabe bidaiatzeko eskubidea izango dute.