“Saturday Night Fish Fry”

“Saturday Night Fish Fry” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saturday-night-fish-fry/@@download/image/21p13-2.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
New Orleans Funk & Soul II/ Askoren artean
21.zenbakia
“Saturday Night Fish Fry”
St. Germain Jainkoa da. Hori esango dute behintzat "Tourist" diskoa aspertzeraino entzun duten zale askok. Gaiztoak bagina, Ludovic Navarrek lortutako arrakastaren ondoren, disketxe handiek berea bezalako musika egiten duten klonak kaleratzen ari direla esango genuke. Herritar zintzoak garenez, astelehenean St. Germain-i, asteartean Llorca-ri, asteazkenean Shazz-i, eta ostegunean Marc Moulin-i errezatzen diegu gau eta egun. Asteko gainontzeko egunetan nori errezatuko diogun bururatzen zaizu? Jazz-house santua zeruetan zarena...