Saskibaloi pistarik zaharrena

Saskibaloi pistarik zaharrena https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Saskibaloi pistarik zaharrena
Paris da zabalik jarraitzen duen munduko saskibaloi pistarik zaharrenaren kokalekua. Harrigarria suerta daiteke, kontutan hartuta saskibaloia ez zela Europan sortu, AEBtan baizik; 1891n Massachusettsen estreinakoz okurritu zitzaien pilota uztaian sartzea jostagarria izan zitekeela. Parisko pista Rue Trévisen dagoen eraikin handi zahar batetan dago, eta Gymnase dioen kartel bat du sarreran. Eraiki zuten modu berean mantentzen da; zorua egokituta dauka baina ez du espazio nahikorik jokalariak behar bezala mugi daitezen. Gainera, lurrean egon beharko luketen marrak desagertu egin dira denboraren poderioz.