'Sarrera bakarra, milaka irteera' ikusgai Bilboko Carreras Mugica galerian

'Sarrera bakarra, milaka irteera' ikusgai Bilboko Carreras Mugica galerian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sarrera-bakarra-milaka-irteera-ikusgai-bilboko-carreras-mugica-galerian/@@download/image/201112229954Txomin-Badiola_azala.jpg
2012/12/13
berria
Urtarrilaren 27ra bitarte zabalik da Txomin Badiola artistaren 'Sarrera bakarra, milaka irteera' izeneko erakusketa. Testu eta argazki collageak, obra grafiko eta eskulturak biltzen ditu erakusketak.


Abenduaren 15ean zabaldu zuten, Sarrera bakarra, milaka irteera lanean Txomin Badiolak bere ibilbide artistikoaren inguruan antolatu duen erakusketa.
Narrazio gisako istorioa da, hain zuzen ere ikusgai dagoena, eta autoreak, ardatz nagusitzat 'forma txarra' aukeratu du, 'forma onaren' parean aurkeztua, osotasuna eta defizitarioaren aldarrikapena egiteko.
Txomin Badiolak Bilbon azkenekoz 2003an jarri zuen erakusketa, eta orain, Carreras Mugica galerian ikusgai dagoen obraren artean Iruñean ere, 2007an erakutsi zuen bere lana.