Saria bizikleta erabiltzeagatik
Unibertsitatera bizikletaz joateko erronka zabaldu du EHUk; animatuko zara?
30 egun bizikletaz izena du erronkak, eta EHUko unibertsitateak bat egin du ekimenarekin. Garraio jasangarria bultzatzeko helburuz, unibertsitateko ikasleak animatu dituzte bizikleta erabiltzera. Egindako kilometroak sarituko dituzte!
![]()
Erronkan parte hartu nahi duzu? Sartu reto30diasenbici-n; bertan, EHU aukeratu eta ‘universidadpaisvasco2018′ kodea sartu. Erraz! Ondoren, Ciclogreenen app-aa jaitsi, eta erregistratu egiten dituzun kilometroak; gutxienez 30 km egin behar dituzu bizikletaz hilaren 30a baino lehen opariak eskuratzeko. Pedalei eragiteko prest?
