Sarean ere...usteak erdi ustel

Garai batean ahoz aho heltzen zitzaizkigun gezurrak. Gaur egun, Internet bidez ere iristen zaizkigu, horietako ugari posta elektronikoaz. Gainera, mezu horietako asko, eztabaidagai izaten dira sareko solasguneetan. Nork ez du irakurri Walt Disney izozturik dagoela, eta horrela jarraituko duela minbiziaren sendabidea aurkitu bitartean? Gezur-ontzi handia da sarea.
Ondorengo mezua oso ospetsua bihurtu da Interneten: "La oreja de Van Gogh" taldeak dirua ematen omen dio ETAri. Nonbait, GKE bati dirua ematen diotela esan zuten La Oreja-koek Pedro Ruiz aurkezlearen telebista saioan. Pedro Ruizek GKE hori ETArekin lotuta dagoela "omen zekien", eta horrexegatik, donostiarrak saiotik kaleratu omen zituen. Jakina: gezurra zen guztia, eta gezurrak soka luzea dakar. Zurrumurruen arabera, taldekideek albistea gezurtatu nahi izan zuten, beste mezu baten bitartez.
Horra hor erraz zabaldu daitekeen gezurraren adibidea. Hala ere, jarrai dezagun aurrera, sarean hamaika adibide bitxi aurki daitezke eta. Esaterako, LSDdun "kalkamonien" gezurra oso barregarria da. Mezu horren arabera, eskola batzuen atarian LSDdun "kalkamoniak" eta eranskailuak saldu edo oparitzen dituzte, eta umeek horiek azalean jarrritakoan, LSDa euren odolera pasatzen da.
Usain-kengarriak eta minbizia
Mezu gogorragoak ere badabiltza sarean. Esaterako, usain-kengarriek titietako minbizia sortzen dutela dioten horiek. Mezuon arabera, usain-kengarriek azaleko poroak ixten omen dituzte, toxinak ateratzea eragotziz. Askatu gabeko toxina horiek minbizidun zelulak sor ditzakete. Gezur honek eragin handia izan du medikuntza arloan, eta erakunde eta elkarte askoren haserrea piztu du.
Nostradamus eta Irailak 11
Irailaren 11ko erasoaren ondoren, Nostradamusen ustezko iragarpena zabaldu zen interneten. Mezuak egun horretan gertatukoaren deskribapena zekarren, eta Nostradamusek antzeko zerbait iragarri zuela zioen. Baieztapenak baieztapen, iragarpena erabat faltsua zen. Eta mezua trakets samarra: Nostradamus 1503an jaio eta 1566an hil zen, baina haren ustezko iragarpena 1654koa zen. Hala ere, SARETXULOko lagunok gaia aztertu dugu, eta dorre bikien aurkako erasoa nor prestatu zuen jakin ahal izan dugu. Erantzuna ondorengo gune honetan: www.guai.com/gemelas/mortadelo.jpg.
Posta elektroniko gezurtia
Amaitzeko, ikerketa baten berri eman nahi dizuegu. Cornell Ithaca New Yorkeko unibertsitateak argitaratutako ikerketa baten arabera, e-mail bat bidaltzen dugunean hitz egiten ari garenean baino gezur gutxiago esaten ditugu. Hala ere, e-mail bidez sareratutako edukien %14 gezurra da.

www.sarean.com
Internet eta komunikazioaren inguruko bitakora euskalduna. Mezuak zabaltzeko eta informatzeko gune aproposa.
www.iraqresistance.net
Irakeko erresistentziari buruz informazio interesgarria ematen duen web orrialdea.

Aurreko lerrootan posta elektronikoaren bitartez jasotako gezurrei buruz aritu gara. Hala ere, gezurra zabaltzen duten gune asko daude sarean. Hona hemen adibide ezagurantsu bat.
Duela urte batzuk, www.bonsaikitten.com web guneak hautsak harrotu zituen. Gune horrek "bonsai katuak" sortzeko formularen berri ematen du: katuak beti txiki mantentzeko, katuak ontzi itxietan sartu eta bertan haz daitezkeela dio. Katuek ontziaren forma har dezaketela esaten da, eta hori lortzeko zer egin behar den esaten du: katua nola elikatu, zer eman haren hezurrak bigundu eta animaliak jabeak nahi duen forma har dezan Argazkiak ere badaude.
Esan bezala, guneak ika-mika sortu zuen garai batean. Azkenean, gunea MITeko (Massachussets Institute of Technology) ikasle baten txantxa krudela besterik ez zela jakin zen. Hala ere, ipuina ez da amaitu. Gaur egun ere, "bonsai katuen" teoria erabat sinetsita, orrialdea ixtea eskatzen duten erakunde eta gune askok. Animaliazaleen kexak ere ez dira falta: www.aspca.org/site/News2?page=NewsArticle&id;=8289.

Ezinbetekoa

Bonsai katuak