Sarah McBride, AEBetako lehen senatari transgeneroa

Sarah McBride, AEBetako lehen senatari transgeneroa LGTB+ komunitatearen eskubideen aldeko aktibistak Delawaren aukeratua izatea lortu du, historia eginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sarah-mcbride-aebetako-lehen-senatari-transgeneroa/@@download/image/Sarah-McBridge-Landscape-IMG-2-scaled.jpg
2020/11/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

LGTB+ komunitatearen eskubideen aldeko aktibistak Delawaren aukeratua izatea lortu du, historia eginez.
Sarah McBride, AEBetako lehen senatari transgeneroa

AEBetan presidente berria aukeratzeko lehia betean murgildurik dabiltza, baina hauteskunde hauetan Etxe Zuria nork okupatuko duen erabakitzeaz gain beste hainbat aldaketa ere gertatu dira, tartean, AEBetako lehen senatari transgeneroaren izendapena. Sarah McBridek lortu du senatari postua Delawaren, eta aurretik transgeneroak diren pertsonak estatu gobernuetako karguak bete dituzten arren, lehen aldia da AEBetako senatuan emakume transgenero bat egongo dena. 

Senatari berriak pozez hartu du albistea, eta umeei zuzendu zaie: "Espero dut gaur gauean lortu dugunak LGTB+ haurrei erakustea demokrazia aski zabala dela beraientzat ere". Hain zuzen, LGTB+ komunitatearen eskubideen alde gogor borrokatu du McBridek bere ibilbide politikoan zehar, eta Senatuan sartzeak eskubide horien aldeko borrokan aurrerapauso garrantzitsua suposatuko duela adierazi du.

McBridek gorroto eta mesprezu mezuak jaso ditu kanpainan zehar Trump eta bere jarraitzaileen aldetik; horren aurrean, honakoa adierazi du: "Soilik maitatzeko, izateko eta bizitzeko modu bakarra duen nazioa izango ote gara? Edo guztiok askatasunez eta berdintasunez bizitzeko aukera eskainiko digun nazioa eraikiko dugu?".