“Sao Vicente di Longe”

“Sao Vicente di Longe” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sao-vicente-di-longe/@@download/image/10p13-2.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Cesaria Evora
10.zenbakia
Multinazional handien bulegoetan diseinuz sortutako talde eta abeslariez inguratuta gauden honetan, eskertzekoa da oraindik Cesaria Evora bezalako pertsonaiak ditugula gogoratzea. Musikarako jaio eta bizi den jende honi esker gara gu musikazale. Cesaria Evoraren kasuan, bere musikaz gain, bere bizitzaz ere asko ikasteko dugu eta bereziki betidanik erakutsi izan duen apaltasun horretatik. Oraingoan, gainera, Caetano Veloso, Bonnie Railt, Pedro Guerra Orquesta, Aragon eta Chucho Valdés bezalako lagunekin elkartu da. Sentimenduz.