Samia Suluhu Hassan-ek historia egin du Tanzaniako lehengo emakumezko presidentean bilakatuz

Orain Tanzaniako presidente postua eskuratu du Samia Suluhu Hassan-ek, Afrikako herrialde horretako lehen emakume presidentea bilakatuz John Magufuli presidentearen espero gabeko heriotzaren ostean.
61 urteko Hassan-ek karguari zin egiterakoan herrialdearen alde lan egingo zuela adierazi zuen bertako konstituzioa babestuz. Soineko beltz batekin eta hiyab gorriarekin bihurtu zen presidente.
Ez dugu iraganera begiratu behar, baizik eta elkar hartu Tanzania aurrera ateratzeko adierazi zuen inbestidura saioan. Lehen aldia da hauteskunderik gabe boterea eskuz aldatzen dela herrialdean. Horren harira adierazi zuen momentu zaila dela zeren gure Magufuli presidente maitea galdu dugu.
Tanzaniako konstituzioak dio presidentea hiltzen baldin bada, presidenteordeak ordezkatuko duela gelditzen zaion agintaritza amaituz. Hori dela eta, padad en urriaren 28an berriz hautatua izan zenez Magufuli, Hassan 2025. urtera arte izango da Tanzaniako presidente.