Saldu ez den janaria karitateari emateko legea onartu du Italiak

Saldu ez den janaria karitateari emateko legea onartu du Italiak Italia inoiz baino gertuago dago ezinezkoa zirudien helburu bat betetzetik: Egoera onean dauden elikagaik alferrik ez galtzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saldu-ez-den-janaria-karitateari-emateko-legea-onartu-du-italiak/@@download/image/a-veces-nos-equivocamos-al-donar-a-los-bancos-de-alimentos.jpg
2019/07/26

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Italia inoiz baino gertuago dago ezinezkoa zirudien helburu bat betetzetik: Egoera onean dauden elikagaik alferrik ez galtzea.
Saldu ez den janaria karitateari emateko legea onartu du Italiak

Italiak pizgarri batzuk sortu ditu egoera onean dauden elikagaiak alferrik gal ez daitezen. Hemendik aurrera, sobratutakoa zaborretara bota beharrean, gobernuak janaria saltzen dituzten enpresak "behartu" egingo ditu saldu gabeko janaria karitateari ematera. Ekimen honek alderdi politiko guztien babesa jaso zuen bere onura anbiental, ekonomiko eta sozialengatik. Hurrengo urratsa enpresa horiek beren rola betetzen dutela ziurtatzea da, euren egungo hondakinen modeloa aldatuz.

Frantzian ere bide beretik doa, baina kasu honetan arauak betetzen ez dituzten enpresei multa bat ezartzen zaie. Italiak aldiz, ekimenean parte hartzen duten enpresei zerga-salbuespenak eskainiko dizkie. Halaber, enpresek emandako elikagai guztiak erregistratuak egon beharko dute zergen gutxitzea aplikatu dadin. Herrialdearen helburua zaborretara botatzen diren 1.000 milioi tona elikagai errekuperatzea da.

Gero eta herrialde gehiago dabiltza, nagusiki Europar Batasunekoak, gai hauetan esku hartzen, elikagaiak ahalik eta gehien aprobetxatu nahirik. Danimarkan adibidez, enpresa handiagoek saldu ezin izaten dutena salgai jartzen dituzten dendak daude.

Saldu ez den janaria baliabide gutxi dituzten pertsonei ematea iraingarria dela irudituko zaie batzuei, baina zergatik ezin dituzte pertsona hauek ere kalitatezko elikagaiak ahoratu? Zeren enpresa hauei sobratzen zaien janari gehienetan baldintza bikainetan egon ohi da, galtzen utziko dugu?