Salda Badago: V. jardunaldi feministak martxan

Salda Badago: V. jardunaldi feministak martxan Durangon egingo dituzte jardunaldiak, igandera bitarte; aurten, 3.000 emakumek baino gehiagok eman dute izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/salda-badago-v-jardunaldi-feministak-martxan/@@download/image/Captura de pantalla 2019-10-31 a las 09.53.47.png
2019/10/31
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Durangon egingo dituzte jardunaldiak, igandera bitarte; aurten, 3.000 emakumek baino gehiagok eman dute izena.
Salda Badago: V. jardunaldi feministak martxan

Bosgarren jardunaldietako gogoeta bost ardatzen inguruan garatuko dute. Lehena, mugimenduaren barne egiturari begirakoa. Salda Badago Jardunaldiek helburu izango dute egungo testuinguruak mugimendu feministari eskaintzen dizkion aukerak eta oztopoak identifikatzea, 2018ko eta 2019ko martxoaren 8ko greba feministaren uholdearen ezaugarriak eta ondorioak lantzea, subjektu politiko feministaren inguruan eztabaidatzea eta mugimendu feministaren antolaketa ereduaren eta militantzia feministaren inguruko diagnostikoa egitea, besteak beste.

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu guztien arrakastak erakutsi digunez.

Urte luze hauetan, askotarikoak eta oso anitzak izan dira bertan izandako eztabaidagaiak, unean uneko errealitate eta premiei erantzuten zietenak: sexualitatea, abortua eta antisorgailuak, bortxaketak, familia-plangintza, medikuntza eta emakumea, patriarkatua, militantzia eredua, lana eta lanaren banaketa, hezkidetza, aurrera begirako alternatibak, zientzia, osasuna, militarismoa, pornografia, indarkeria sexista, gorputzak eta identitateak… Halaber, gai hauek guztiek jardunaldien helburu nagusiei erantzun izan diete, hala nola, hausnarketa teoriko kolektiboari, talde feministen elkar ezagutza eta saretzeari…

Ordutik hamar urte pasa dira, eta V. Jardunaldien erronkari eutsi diote.