Salbaziorik ez Nemorentzat

Salbaziorik ez Nemorentzat Bere ingurua azkar aldatzen dabilenez, pailazo arraina ez da gai izango egoera berrira egokitzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/salbaziorik-ez-nemorentzat/@@download/image/El-pez-payaso-Características-hábitat-alimentación-2.jpg
2019/12/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bere ingurua azkar aldatzen dabilenez, pailazo arraina ez da gai izango egoera berrira egokitzeko.
Salbaziorik ez Nemorentzat

Klima Aldaketaren ondorioz desagertuko diren espezien izenak argitzen hasi dira zientzialariak; hala, Woods Hole Oceanographic Institution (WHOI)-eko zientzialariek Ecology Letters aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, Searching Nemo film entzutetsuan famatu bilakatu zen pailazo arraina laster desagertuko da.

Zientzialariek Amphiprioninae arraina ikertu dute hamar urtez Kimbe badiako lakuetan, Papua Ginea Berrian, eta arrainen populazioaren DNA analisi genetikoa gauzatu ondoren ondorioztatu dute ez dutela beren habitat-arekin batera moldatzeko gaitasunik. 

Hala, pailazo arrainak desagertzera kondenatuta daude, eta zientzialarien esanetan tragedia handia da, arrai horiek hermafrodita secuenciale direlako; beste hitzetan, denak arrak dira jaiotzerakoan, baina inguruko beharren arabera eme bilakatzeko gaitasuna daukate. Gainera, arrak dira habia prestatzen dutenak, eta baita arrautzak zaintzeaz arduratzen direnak behin emeak fertilizatu ondoren.