“Salatzen dut”

“Salatzen dut” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/salatzen-dut/@@download/image/22p14-1.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Ekon
22.zenbakia
“Salatzen dut”
1994an Arrasaten sortua, 9 urtean, ehundaka zuzeneko gogoangarri eta hiru disko utzi zizkiguten Ekon taldekoek 2003an  taldea utzi zutenean. Eta hauei erreparatuta seguru diot: Aipagai dugun hirugarrengo hau Ekon taldearen diskorik onena da. Eta ez aurreko biak txarrak zirelako, ezta gutxiago ere. Baina talde baten barruan aldaketak direnean, beti galderaikurra izaten da nagusi. Ez, bada! Juanito Sangre kantari berriak –baterijolea zen lehen- itzeleko indarra eman die Ekon-en disko honetako abestiei. Eta Heloy-k, Juanito-ren ordez baterian ari denak, tanke baten indarra du. Gitarran eta erritmoetan indarra galdu gabe, abestiak sinpletzen jakin du Ekon-ek, lehen entzunaldian sartzen diren kantuak eginez. Ederki!