Saiatu eta bilatu

Sarean informazio ugari dagoela badakigu, baina askotan ez da batere erraza izaten informazio egokia aurkitzea. Sarritan denbora luze behar izaten dugu informazio uholdean nahi duguna topatzeko. Hona hemen bilatzaile trebeena izateko argibide batzuk
I nterneten informazioa eskuragarriago izateko, bilatzaileak daude: Kaixo, Aurki, Yahoo, Altavista, Google Erabiliena eta erabilgarriena azkeneko hau da, eta hain zuzen ere Google-k informazioa lortzeko eskaintzen dizkigun tresnez ariko gara erreportaje honetan. Izan ere, Google (www.google.com) bilatzaileak oso tresna baliagarriak ditu informazioa aurkitzeko, tresna horietatik guztietatik oso gutxi erabiltzen ditugun arren. Gainera, euskarazko bi bertsioa ditu Googlek: www.google.eu.kz eta www.bilatu.net.
Bilatzaile arrunt bat bezala erabil daiteke Google, hau da, bilatu nahi dugun hitza jarri behar dugu "marxismoa", adibidez eta bilatzaileak hitz hau duten orrialdeak erakutsiko dizkigu. Hala ere, bilaketa asko findu daiteke, beste modu batzuetara eginda. Horretarako, beheko taulan ageri diren adibideak baliagarriak izango zaizkizu.
Eragiketa ala tresna hauez gain, beste batzuk ere badira; "bilaketa aurreratua" zapalduz, aukera gehiago agertzen dira. Hala ere, lehen aipatutakoak dira erabilgarrienak.
Bestelako tresnak
Googleren bilatzaile arruntaren funtzioa alde batera utzita, Googlek baditu "Irudiak", "Taldeak" eta "Direktorioa" izeneko atalak.
"Irudiak" atalean irudiak bila ditzakegu; "Taldeak" atalean, eztabaida taldeetan bilaketak egin ditzakegu; eta "Direktorioa"-n sailkatutako loturak aurki daitezke. Era berean, ordenagailuan ipini daitekeen tresna bat ere topatuko duzu bertan; www.toolbar.google.com/intl/eu/install programa horri esker, bilaketak zuzenean ordenagailutik bertatik egin daitezke.
Bilatzaileez gain, bestelako tresnak ere baditu Googlek: kalkulagailua, itzultzailea eta PDF fitxategiak. Lehendabizikoa, kalkulagailu arrunta da: www.googlemania.com/calculadora.php.
Itzultzaileari dagokionez, www.google.com/language_tools helbidean, hainbat hizkuntzatara itzuli ahal izango dugu edozein testu. Zoritxarrez, euskarara itzultzeko aukera ez dago.
Azkenik, PDF fitxategiak ditugu. Gai askori buruzko informazio zabala aurki daiteke, eta zure ordenagailua PDF-a irakurtzeko gauza ez bada, lasai. Izan ere, bilatzaileak aukera hori emango dizu, HTML bertsioa jartzen duen loturan klikatuz.
Google bilatzailearen tresna eta aukera zerrenda luzeagoa da; logotipo bilduma, jokoak eta orrialde bitxiak aurkitzeko tresnak ere baditu, besteak beste.

www.fontifier.com
Ordenadorean idazteko zure letra-tipo propioak izan nahi badituzu, webgune honetan debalde lor ditzakezu.
www.ttanttakun.com
Donostiako Ttanttakun irrati librearen webgunea. Edonork igorritako berriak argitaratzen dituzte. Zuk ere zurea bidal dezakezu.

Microsoft Office programaren pareko aukerak eskaintzen ditu, software askea da eta euskarazko bertsioa dago. Testuak idatzi eta kalkulu orriak egin daitezke programa honekin: www.openoffice.org

Hemendik aurrera atal hau egiten dugunokin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Bidali zure mezuak helbide honetara: juliuska@euskalerria.org

Ezinbestekoa

Treba zitez

Microsoft Office programaren pareko aukerak eskaintzen ditu, software askea da eta euskarazko bertsioa dago. Testuak idatzi eta kalkulu orriak egin daitezke programa honekin: www.openoffice.org
Gurekin harremanetan jartzeko

Hemendik aurrera atal hau egiten dugunokin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Bidali zure mezuak helbide honetara: juliuska@euskalerria.org
Eragiketa | Adibidea | Esanahia |
" " | "Euskal Herria" | Euskal Herria, bi hitz horiek, elkarrekin eta orden horretan ageri diren orriak azalduko dira. |
AND | Euskal AND Herria | Euskal eta Herriak hitzak, biak elkarrekin baina ordena kontuan hartu gabe ageri diren orriak azalduko dira. |
OR | Euskal OR Herria | Euskal edo Herria hitzak, biakedo baten bat ageri diren orriak azalduko dira. |
Site: | Gaztetxulo site:bagera.net | Gaztetxulo hitza bilatuko du soilik bagera.net eremuan. |
Url: | Url:Bagera | Bagera hitza helbidean duten orrialdeak agertu dira. |
Filetype: | Euskaltzaindiaren arauak filetype:pdf | PDF formatuan Euskaltzaindiaren arauak hitzak dituzten fitxategiak azaalduko dira. |