Sagareggae jaialdia egingo dute larunbat honetan Hernanin

Sagareggae jaialdia egingo dute larunbat honetan Hernanin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagareggae-jaialdia-egingo-dute-larunbat-honetan-hernanin/@@download/image/2012357717sagaReggae2012.jpg
2012/12/13
berria
Kontrakantxa gaztetxea izango da reggae musika jaialdiaren topalekua asteburu honetan. Ildo komertzialetik kanpo antolatutako festa da, erabat autogestionatua eta autoekoitzia, eta Euskal Herriko reggae musikari hoberenak bilduko ditu. Martxoaren 10ean hasi eta 11 goizaldera arte luzatuko dira kontzertuak. Sarrerak lau euroren truke eskuratu daitezke, eta Donostirako autobusak ordu erdiro izango dira gau osoan zehar.

Sagareggae 2012 jaialdiak euskal reggae artistak ezagutaraztea du helburu, jamaikar estiloko musikari gure artean ere oihartzuna emateko. Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak antolatu du festa, eta musika eta kultura uztartuko dira bertan.

Larunbatan honetan —martxoak 10— 20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta janari, edari, edari, musika, liburu eta beste hainbat postu izango dira bertan, nahi duenak, prezio herrikoietan, eskura ditzan.

Artistak


DINGWASH(Dub Reggae Quintet, Hendaia - Lapurdi)

CHALWA REGGAE BAND (Roots Reggae Band, Uribe Kosta - Bizkaia)

TACUMAH REGGAE BAND (Roots Reggae Band, Donostia - Gipuzkoa) Myspace

RUDE KANKA (Sound System, Donostia - Gipuzkoa) Myspace

DJ BOB & DJ PLAN (Sound System, Afrika-EH)

DJ GRD (Sound System, Hernani - Gipuzkoa)