"Sagardoak elkartzen gaitu" ekimenak sagardoa eta bertsolaritza uztartuko ditu

"Sagardoak elkartzen gaitu" ekimenak sagardoa eta bertsolaritza uztartuko ditu Sagardoa eta bertsolaritza uztartuko dituen saio ugari izango dira aurtengo udan. Baita pare bat bertso otordu ere. Txartelak jada euskaragarri daude bertsosarrerak.eus webgunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagardoak-elkartzen-gaitu-ekimenak-sagardoa-eta-bertsolaritza-uztartuko-ditu/@@download/image/1594205684_tokikom_735x413.jpg
2020/07/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sagardoa eta bertsolaritza uztartuko dituen saio ugari izango dira aurtengo udan. Baita pare bat bertso otordu ere. Txartelak jada euskaragarri daude bertsosarrerak.eus webgunean.
"Sagardoak elkartzen gaitu" ekimenak sagardoa eta bertsolaritza uztartuko ditu

Bertsozale Elkarteko kide den Oiar Lurramendiren arabera sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta. Bien arteko harremana aspaldikoa da, eta harremana urteekin aldatzen joan bada ere, aurtengo uda bereziak lotura hori estutzera eraman ditu. Honela Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak bat egin dute "Sagardoak elkartzen gaitu" ekimenean. Oraingoan Musika Bulegoa ere gehitu da ekimen honetara. 

Honela, bost saio izango dira guztira eta horietako bi otorduetarako sarrerak jada eskuragai daude bertsosarrerak.eus webgunean. Lehengo saioan Unai Mendizabal arituko da bertsotan Aitor Mendiluze izango duelarik gai jartzaile. Uztailaren 15ean izango da eta 20:30etan hasiko da Adunako Aburuza sagardotegian. Bigarren saioa berriz, Astigarragako Astarbe sagardotegian izango da 18:30etatik aurrera. Bertan jatekoaz gain bertso saio batez gozatzeko aukera egongo da eta Agin Laburu eta Maialen Lujanbio arituko dira nor baino nor. 

Uztailaren 26an, abuztuaren 7an eta abuztuaren 29an ere izango dira saioak eta horietarako txartelak eskuratzeko hemen sakatu baino ez duzu egin behar. Txotx!