Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute

Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute Bardoze eta Astigarragako bi ekoizle ezagunen artean sortu dute. Momentuz bi zapore dituzte: bata, garagardo zuriarekin egina, eta bestea, gerezi, mugurdi eta Ezpeletako piperrarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sagardoa-eta-garagardoa-nahastuz-artz-izeneko-edari-berria-sortu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-25 a las 10.30.40.png
2023/01/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bardoze eta Astigarragako bi ekoizle ezagunen artean sortu dute. Momentuz bi zapore dituzte: bata, garagardo zuriarekin egina, eta bestea, gerezi, mugurdi eta Ezpeletako piperrarekin.
Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute

Garagardoa eta sagardoa nahastuz sortu dute produktu berri hau Bardozen (Lapurdi). Astigarragako (Gipuzkoa) Bereziartua sagardotegian egiten da Artz produktua egiteko erabiltzen den Topa izeneko sagardoaGaragardoa Bardozekoa da, Eguzki markakoa da. 

Sagardoa baino gozoagoa den produktua da honako hau. Kontsumitzailearen ahosabaia aldatzen ari dela iritzi diote, baina ez dute ahaztu nahi izan nondik datozen eta horregatik bi produktu tradizionalen nahasketatik sortu dute Artz edari berria.

Merkatuan ez dagoen produktu bat da, apustu bat, bertako bi produktu natural batzen dituena. Garagardoa eta sagardoa elkarrekin fermentatzen dira. Momentuz bi produktu ezberdin sortu dituzte, bat garagardo zuriarekin nahastuz eta bestea gerezi, mugurdi eta ezpeletako piperra oinarri duen garagardoarekin. 

Helburua publiko berri bat bilatzea da, zabalagoa, produktu berri eta fresko bat eskainiz. A
rtz garagardo-sagardo hau 33 ml-ko botiletan edo iturrirako barriletan salduko dute. Tradizioa eta berritasuna batzen dituen edari berri hau dastatu nahi?