Ryanairrek poltsa eramateagatik kobratuko du

Ryanairrek poltsa eramateagatik kobratuko du Ryanair hegazkin konpainiarekin bidaiatzeko asmoa baduzu, kontuan izan; hemendik aurrera, poltsa eta eskuko maleta eramateagatik kobratuko dizute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ryanairrek-poltsa-eramateagatik-kobratuko-du/@@download/image/Lineas_aereas-Ryanair-Pilotos_aviacion-Empresas_248235992_47352936_1024x576.jpg
2018/01/15
albiste-laburra
Ryanair hegazkin konpainiarekin bidaiatzeko asmoa baduzu, kontuan izan; hemendik aurrera, poltsa eta eskuko maleta eramateagatik kobratuko dizute.
Ryanairrek poltsa eramateagatik kobratuko du

Astelehen honetatik aurrera, Ryanair hegazkin konpainiak aldatu egin du bere ekipaje politika. Hala, aurrerantzean, lehentasuneko ontziratzea kontratatzen ez duten bezeroek ezingo dute eskuko maleta igo hegazkineko kabinara, soilik poltsa txiki bat eraman ahal izango dute. Handiagoak diren poltsa edo maletak sotora jaitsiko dituzte doan.

 

Eta zenbat balio du lehentasuneko ontziratzeak? Konpainiak zehaztu duenaren arabera, 5-6 euro garestitzen da bidaia-txartela. Hemendik aurrera beraz, poltsa eta eskuko maleta kabinan eraman nahi baditugu, aurretik gehiago ordaindu beharko dugu. Zer iruditzen zaizue neurria?