Ryan Gosling zuzendari

Ryan Gosling zuzendari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ryan-gosling-zuzendari/@@download/image/ryan_gosling_1361536637.jpg
2013/03/08
albiste-laburra
Ryan Gosling zuzendari
Hollywoodeko aktore erakargarrienetakoari kamera atzean jartzeko ordua iritsi zaio. Berak idatzitako gidoia oinarri, maiatzean hasiko da How to Catch a Monster izeneko filma errodatzen. Noir zinema, fantasia eta suspentsea uztartuko ditu, eta Goslingek Drive (2011) ederrean lagun izan zuen Christina Hendricks (Mad Men telesaileko Joan Holloway) izango du protagonista. Tartean izango dira Eva Mendes (Holy Motors, 2012) eta Ben Mendehlson (Killing Them Softly, 2012) ere.