Rule Ok *****

Aurreko urtean Frankie Flames ospetsuarekin batera The Way we Feel disko laburra atera eta gero, laugarren lan luzea kaleratu du talde holandar beteranoak. Aurreko diskoan erabilitako pianoa atzean utzi eta betiko estilora itzuli da Evil Conduct: Oi! musika sinplea, itsaskorra eta letra kritikoekin. Bestalde, melodikotasuna irabazi dute, eta beraien estiloari uko egin gabe, nabaria da abestien lanketa handiagoa egin dutela. Gainera, inoiz baino nostalgikoago ageri dira, urteak aurrera doazenaren seinale. Punk eta Oi! musikaren jarraitzaileentzat ezinbestekoa.