“Rub a Dub showcase part.1”

“Rub a Dub showcase part.1” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rub-a-dub-showcase-part1/@@download/image/59p15-2.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Ambassah
59.zenbakia
Zorionak Dubby! Uribe Kostako perkusiolari umilak diskoa kaleratzea lortu du. Eta bertan, sustraizko reggaearen doinu dotoreak entzun daitezke. Zergatik ez? Nork dio 70eko hamarkadako roots reggaea egiteko, 70eko hamarkadan bizi behar denik? Edota, azal ilunekoa eta jamaikarra izan behar duzunik? Musika sentimenduak adierazteko tresna ezin hobea da, eta Ambassah-ek eta urte luzez berarekin izandako lagunek, reggae musikaren bidez adierazten dituzte hobekien sentimenduak. Zorionak Dubby, Roberto, Afrikan Simba, Benjamin, Will eta abar.