Rousey borrokalaria Swayzeren ordez

1989an arrakasta handia lortu zuen Patrick Swayzek Road House filmarekin; The Double Deuce taberna gatazkatsuko atezain gogorrarena egin zuen. Bada MGM ekoiztetxeak filmaren bertsio berria martxan du, eta protagonista ezin egokiagoa aurkitu dute: munduko arte martzial eta judo borrokalaririk ezagunenetakoa den Ronda Rousey. Furious 7 (2015) bezalako filmetan paper txikiak egin dituen Rousyk berarengan pentsatuta idatzi duten gidoia antzezteko Nick Cassavetes (John Q, 2002) izango du zuzendari.