'Rosalinda, sous le ciel' antzezlana gaur gauean izango da Arrasateko gaztetxean

Ekoma Teatro taldearen eskutik, Cristina Calvok 'Rosalinda sous le ciel' clown-antzezlana eskainiko du gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Arrasateko gaztetxean. Urtarrilaren 18an Bilboko Mama espazioan egin zuen urteko lehen emanaldia eta apirilaren 17ra bitarte Euska Herriko hainbat txokotan ikusi ahal izango da.
Formatu txikiko antzezlana da 'Rosalinda sous le ciel', eta umorea oinarrizko ardatza izaki, bakardadeaz, benetakoa izateak duen garrantziaz, bizitzarekiko grinaz eta maitasunaz.
Ekoma Teatro taldeak urtarrilaren 18an Bilboko Mama espazioan aurkeztu zuen, besteak beste, gaur Arrasateko gaztetxean ikusgai izango den lana. Antzezle bakarrekoa, clown kutsua duena, Cristina Calvo da obraren protagonista eta muntaia dinamikoak sortua.
Datozen hilabeteetan Euskal Herriko hainbat txokotan ikusi ahal izango da 'Rosalinda, sous le ciel' antzezlana baina hasteko, gaur gaueko 22:00etan Arrasateko Kooltur ekintzen barruan gaztetxean izango da hitzordua.

'Rosalinda, sous le ciel', datozenak:
- Otsailak 15, ostirala:
Barakaldoko Animaktore Aretoan - Martxoak 14, osteguna (19:30):
Bilboko Castañasen - Apirilak 17, asteazkena (19:30)
Bilboko Altamiran