Rosa Luxemburg V. Konferentzia

Rosa Luxemburg V. Konferentzia Ostiralean izango da, hilak 22, Bilbon. Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rosa-luxemburg-v-konferentzia/@@download/image/RLK 2019 kartela.jpg
2019/02/18
berria
Ostiralean izango da, hilak 22, Bilbon. Ez galdu!
Rosa Luxemburg V. Konferentzia

Rosa Luxemburg V. Konferentzia antolatuko dute hilak 22, ostirala, Bilbon; zita 18:00 – 20:30 bitarte izango da, San Frantziskoko Auzo Etxean. Aurten, Faxismoa gaur eta hemen izango da konferentziaren gai nagusia; hizlaria berriz, Hedoi Etxarte izango da.
Rosaren Lagunak, Ipes eta Baskale Elkartea taldeek antolatutako jardunaldi hauek eztabaida eta iritzi aldaketa ahalbidetzea dute helburu. Saioa euskaraz izango da eta itzulpengintza zerbitzua izango da.

 

ZER DA ROSA LUXEMBURG KONFERENTZIA?

Rosa Luxemburg eraila izan zen 1919ko urtarrilaren 15ean Berlinen, bere burkide Karl Liebknechtekin batera, biek I Mundu gerraren kontrako jarrera aktiboa izan zutelako eta iraultza sozialaren aldeko matxinada babestu zutelako. Azken hamarkadetan Berlinen urtero ospatzen da konferentzia iradokigarri bat data hori, eta bereziki, Rosaren ekarpenak gogorarazteko, gerra inperialisten aurka zein munduko langileen aldeko gogoeta kritikoak oinarritzat hartuz. Bertan neoliberalismoa gainditzeko aukeraz eta estrategiaz eztabaidatzen da. Orain dela urte batzuk, Bilbon konferentzia bat antolatzen hastea erabaki zuten garaiko zenbait erronkaz mintzatzeko ikuspegi zabal eta eraldatzaile batetik jorratzeko. Hasieratik erabaki zuten topaketa guztietan ikuspegi feminista erdigunean egongo zela.