Root System taldeak azken agurraren diskoa kaleratu du

Root System taldeak azken agurraren diskoa kaleratu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/root-system-taldeak-azken-agurraren-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/201011291462erregaia.jpg
2012/12/13
berria
Iparraldeko reggae taldeak 'Erregaia' lanarekin etengo du bere bidea. Urte hasieran zenbait zuzeneko ere emango dituzte zaleei agure esateko.

10 urte, 10 hilabete eta 10 egun pasatu dira hendaiarrek taldea sortu eta desagertu artean. Denbora tarte honetan euskal reggaea gurean ez ezik Espainian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suizan eta Bretainian ezagutarazi dute. Emandako kontzertuetan izen handi askorekin partekatu dute oholtza, tartean, U-Roy, Macka B, Mister Gang, Baobab, Alpha Blondy, Zebda, Skunk, Burning Spear, Kana, Toure Kunda eta Max Romeo.

Bide hori guztia egiteko erregaia behar izan dute, dudarik gabe, eta hain zuzen ere, 10 urte hauetan egindako "bidaia-argazkien bilduma" moduko zerbait omen da Erregaia diskoa. Beren azken bizipenak aurki ei daitezke bertan, "han eta hemen ezagututako elementu guztien influentziak nahas mahas".

10 urtetan lau disko kaleratu ditu Root Systemek: Lord (2001), Bienvenue (2004), Sergent Niko (2006) eta Erregaia (2010) hau, "taldearen azken argizaria).