RoofTop Zinema zikloa , Iruñeko Baluarteko terrazan

Eraikinen goialdean, teilatuetan edota atikoetan gertatzen diren istorioetara hurbildu nahi izan dute eta RoofTop Zinema zikloaren VII. Edizioan emango dituzten filmak honako hauek dira:
The Seven Year Itch (Billy Wilder, 1955) – uztailaren 21ean
Room at the Top (Jack Clayton, 1959) – uztailaren 23an
The Walk (Robert Zemeckis, 2015) – uztailaren 28an
Na strese (Jirí Mádl, 2019) – uztailaren 30ean
Filmategiko proiekzio-aretoko derrigorrezko lugorria kontuan hartuta, antolatzaileek saioen kopurua handitu dute, hala, bost egingo dituzte. Guztiak 22:15etan hasiko dira (terrazako ateak 21:45ean irekiko dituzte), eta filmak jatorrizko hizkuntzan emango dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Baluarteko terrazan izango direnez, antolatzaileek hotzari aurre egiteko arropa eramateko gomendioa luzatu dute. Eguraldiak proiekzioak aire librean egitea zailduz gero, horiek egoitza barrualdean egingo lirateke.
Sarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com webgunean. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da noski.