Rollerball **

Norman Jewisonen zientzia-fikziozko film klasikoaren remake iluna errodatu du John McTiernan interesgarriak. Etorkizuneko gizartean rollerball kirol basa da ikus-entzuleen morbo gosea asetzen duen ikuskizun bakarra. Bertan, etnia ezberdinetako lehiakideak elkarren aurka borrokatzen dira. Galtzaileek, heriotzarekin ordaintzen dute porrota. Garailerik ez dago, baina. Kirol krudel horren antolatzaileak baitira jokoaren irabazle bakarrak. McTiernan maltzurrak sistema kapitalistaren ankerkeria eta etikarik eza salatzen ditu gure gizartearen metafora gordin honetan. Asmoa ona da. Emaitza, ez hainbeste.