Rockein musika lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Rockein musika lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu dute Uztailaren 11ra arte bidal daitezke proposamenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rockein-musika-lehiaketan-parte-hartzeko-deialdia-zabaldu-dute/@@download/image/345615158_568319262054716_6511899779293812008_n.png
2023/05/31
Uztailaren 11ra arte bidal daitezke proposamenak.
Rockein musika lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketaren hamaikagarren edizioa antolatu du, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.

Gutxienez taldeko kideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan jaioa izatea edo bertan bizitzea nahitaezkoa izango da, eta taldekideek 16 urtetik gora izan beharko dute. Bestetik, izena emateko unean ezingo dute disko bat baino gehiago izan editatuta. Musika estilo guztiak onartzen dira baina abestiak jatorrizkoak izan beharko dira.

Sektoreko profesionalez osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu proposamen guztien artean, eta hauek azaroaren 18an, larunbata, Basauriko Social Antzokian arituko dira. Azaroaren 18an izango den finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak talde irabazleak. 

Sarien artean, bost abestiko EP baten grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa, bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera daude.

Izena emateko epea uztailaren 11ra arte dago zabalik. Hemen kontsulta daitezke xehetasunak.