Rock & roll txotx-a

Rock & roll txotx-a https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rock-amp-roll-txotxa/@@download/image/38p13-4_1368538040.jpg
2004/02/06
erreportajea
Bigarren urtez, sagardoak eta rock & rollak bat egingo dute 'sagardoaren lurraldean' —Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil—. "Sagarrondotik 2004" ekimenean momentuko talde esanguratsuenetako batzuk bilduko dira.

Iaz 25.000 lagun baino gehiago bildu ostean, aurten ere indartsu dator Sagarrondotik jaialdia. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak antolatutako ekimenaren helburua honakoa da: sagardoaren izena eta izana zabaltzea. Horretarako, rock & roll eta sagardo koktela prestatu dute.

Ostegunetik igandera egingo da ekimena, baina musikazaleontzat kontzertu nagusiak ostiralean eta larunbatean izango dira. Bi kontzertuetarako bonoak 25 euro balio ditu. Kontzertu baterako sarrerak, aldez aurretik erosita,15 euro balio ditu, eta bertan erosita, 18 euro. Kontzertuak Hernanitik Astigarragarako bidean jarritako karpa erraldoian izango dira. Karpa honetan 10.000 lagunetik gora sar daitezke.

Gune horretan egongo dira txosna gunea, sagardo kupelak, oilasko salmenta puntuak eta abar. DJ-entzako prestatutako lekutxoa ere izango da bertan. Hala, festa nahi duenak, goizaldera arteko beta izango du. Festondoa igarotzeko, berriz, igandean Astigarraga da aukerarik onena. Sagardo erakusketa izango da Astigarragan egun osoan, eta festa giroa ez da faltako. Txotx!

Egitaraua


Otsailak 26
Inaugurazio ofiziala Urnietan“Zaharregia, txikiegia agian” olerki eta musika emanaldia. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek eskainia. 20.30ean

Otsailak 27
Musika jaialdia HernaninFito & Fitipaldis, Reincidentes, Su Ta Gar  eta Orisha´s. 22.30ean.

Otsailak 28
Musika jaialdia HernaninAri, Kuraia, Ojos de Brujo eta Fermin Muguruza & Kontrabanda. 22.00etan.

Otsailak 29
Euskal Herriko II. Sagardo erakusketa AstigarraganGoizeko 11.00etatik aurrera sagardogileak, azoka, bertsolariak, dantzariak, trikitilariak…