Robot tripontzia

Azken hamarkadetan ikusi dugunez, ekoizpen kate guztietan, robotak gizakien tokia hartzen ari dira. Alegia, gizkaiak lehen egiten zuena robotak egiten du egun. Robot-en energia iturria argindarra da. Floridako ikertzaile talde batek egindako robot berriak, ordea, energia behar hori aldatuko du. Izan ere, Chew-Chew izenez bataiatutako robota gizakiak bezala elikatzen da. Sabel moduko bat du eta bertan, milioika bakterio: bakterio hauek elikagaiak argindar bihurtzeko gai dira. Haragia eta barazkiak jaten ditu Chew-Chew robotak, hala ere, gozozale samarra atera zaie sortzaileei: azukrea du gustukoen, energia gehiago ematen dio eta.